Speaking Cafe

Dakizun ingelesa modu naturalean praktikatu nahi duzu?  Speaking Cafe abiarazi dugu, zu bezalako pertsonekin ingelesez hitz egiteko online topagunea.

Erraz eta konplikazio barik, konekta zaitez nahi duzun lekutik. Hitz egingo dugu

Zer da Speaking Café?

Speaking Café ingelesa praktikatzeko topagunea da, kafetegi batean egiten den solasaldia balitz bezala. Nolabaiteko ingeles-oinarria behar da, baina maila bi ezarriko dira: ertaina eta aurreratua.

Jarduera online garatuko da, adostu beharreko aplikazio baten bidez (Skype, Zoom, Teams, etab.). Moderatzaile bat egongo da (irakaslea), saio bakoitzerako elkarrizketa-gaia proposatuko duena, solasaldiari ekiteko besterik ez bada ere: gaurkotasuneko gaiak, albisteak, etab. 

Gaia aberasteko materiala partekatzeko aukera izango da (testua, irudia, audioa, bideoa…). Taldeak gehienez 6 pertsonakoak izango dira, gehi moderatzailea, eta saio-solasaldi bakoitzak ordubete iraungo du. Ezinbestekoa da zerbait hartzea: kafea, tea, freskagarria… kafetegi batean bageunde bezala.

Speaking Café ingeles-maila ertaina (B1 arte) edo aurreratua (B2 edo hortik gorakoa) duten pertsonentzat dago pentsatuta.

Contacta con nosotros/as

Zalantzarik baduzu, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara artatuko zaitugu, bai gure bulegoetan (Egibide-Jesús Obrero eraikina, Estenaga Apezpikuaren kalea, 1), bai 945 25 76 66 telefonoan.