Alemana ikastea | Hizkuntza Fundazioaren ikastaroak

HELDUENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO ALEMANA, 12 URTETIK AURRERA (adin hori barne)

IRAUPENA

Alemana ikasteko, asteko 3 eskola-orduko ikastaroak proposatzen dira 12 urtetik gorako ikasleentzat.

Aleman-ikastaroek eskolako ohiko ikasturteen iraupen bera dute (irailetik ekainera).

ORDUTEGIAK

Maila bakoitzean dagoen ikasle-kopuruaren arabera, zenbait ordutegi egon daitezke eta aukera hauetako edozein hauta daiteke:

  • 3 egun ordu 1ez edo
  • 2 egun ordu 1 eta erdiz.

MAILAK

Alemana eraginkortasunez ikasteko, ikasle bakoitzari dagokion maila esleitzen diogu. Horretarako, izena ematen denean maila-proba bat egiten da eta, gainera, ikasle bakoitzaren eskuragarritasuna eta interesak kontuan hartzen dira.

IKASKUNTZA

Aleman-eskolak hauen bidez osatzen dira

  • Laborategia. Hor, audio digitaleko instalazio modernoetan, ikasleek alemanaren ulermena eta ahoskera hobetzen dituzte, entzunez, errepikatuz, beren burua grabatuz eta erkatuz, une oro irakasle baten laguntzarekin.
  • Gure liburutegiko liburuak mailegatzeko zerbitzua. Alemana ikasteko liburuak mailaka egokituta daude, ikaskuntza-prozesua ahalik eta osoena izan dadin.

EBALUAZIOA

Ikasleak hiru hilabetean behin ebaluatzen dira eta lortu duten aleman-maila unean-unean jakinarazten zaie.

Gure ikasleei aleman-azterketa ofizialetara aurkezteko aukeraren berri ematen diegu: zeintzuk diren izena emateko betekizunak, zein den ikasle bakoitzarentzako maila egokiena eta beste alderdi batzuk.

Horrez gain, alemana ikasteko prozesuarekin zerikusia duten jarduera osagarriei buruzko aholkuak ematen dizkiegu ikasleei, adibidez, udako ikastaroei, alemanarekin zerikusia duten lanei, atzerriko egonaldiei eta abarri buruz.