Vitoria-Gasteizko Hizkuntza Fundazioa | Webgune ofiziala

Nor gara

Idiomas Vital Fundazioak, Vital Fundazioen barruan eratuak (Vital Fundazioa, Estadio Vital Fundazioa, Sancho el Sabio Vital Fundazioa eta Vital Banku Fundazioa ditu kide), 50 urte baino gehiago daramatza Vitoria-Gasteizen hizkuntzak irakasten. Hainbat belaunaldik izan dute konfiantza gugan ingelesa eta beste hizkuntza batzuk ikasteko. Urte hauetan guztietan lortutako emaitzak laburbiltzen dituzten datu asko eskain diezazkizukegu, baina geure balioen bidez aurkeztu nahi dugu fundazioa.

Gure balio nagusia bikaintasun akademikoa da, eta gure giza taldearen profesionaltasunarekin lotuta dago. Titulazio ofiziala, gaitasuna eta eskarmentua duten irakasleak, gure ikasleak trebatu eta laguntza ematen dietenak.

Lehen minututik, edozein ikaslek du gure aholkularitza. Horrek bere mailara egokitutako prestakuntza eskaintzen laguntzen digu. Ikasturte osoan laguntzen diegu, eta titulazio ofizialeko edozein proba prestatzen laguntzen diegu. Zure helburua lortu arte gidatuko zaitugu, edozein dela ere.

Kontatzen ari ginenez, esperientzia da gure beste bertuteetako bat. Idiomas Fundazioa 1967an sortu zen, eta, harrezkero, milaka pertsona trebatzen jardun dugu, material didaktiko eguneratua erabiliz beti.

Hezkuntza eskaintza zabala eskaintzen dugu, ingeles, frantses, aleman, txinera eta arabiera ikastaroak emanez. Ingelesa ikasi nahi duzu? 7 urtetik gorako haurrentzako ikastaroak ditugu, gazte eta helduentzat, baita 55 urtetik gorako pertsonentzako prestakuntza ere.

Ikastaroen mailak

Ikasle berriak maila egokian sar daitezen saiatzen gara. Horregatik, honako hauen arabera esleitzen diegu maila:

  • Haien adina.
  • Haurren kasuan, ikastetxean egiten ai diren maila.
  • Helduen kasuan, aurretiko izen-ematean egiten duten maila probaren

Ah, ikasturte hasieran ere jarraipena egiten dugu, esleitutako maila zuzendu behar den egiaztatzeko.

Gure ikastaro- eta maila-ereduak hizkuntzen ikaskuntzaren epe ertain eta luzerako plangintza errazten du, gure ikasleek azterketa ofizialetara aurkeztu ahal izateko beharrezko kualifikazioa une egokian eskuratzea ahalbidetuz. Eta esan bezala, edozein unetan gaituzte eskura, aholkua emateko.

Ordutegiak

Gure ikastaroak astelehenetik ostiralera ematen dira, arratsaldeko ordutegian. Aukera ugari ditugu hizkuntza eta maila bakoitzeko; beraz, gure ikastaroen atala bisitatzera gonbidatuta zaude.

Zerbitzuak

Idiomas Fundazioaren ikaslea izateagatik zerbitzu hauek guztiak erabil ditzakezu:

  • Hizkuntza-laborategia nahi beste erabiltzea (Ez dakizu zer den? Aurki ezazu hemen).
  • Liburuen mailegu-zerbitzua nahi beste erabiltzea.
  • Erabili ikasketa-gela eta itxaroteko gunea behar duzunean.
  • Gure ikastaroei, udako ikastaroei eta azterketa ofizialei buruzko informazioa eta aholkularitza.

Gainera, ikasleak edo haren legezko tutoreak informazio akademiko guztia eskuratu ahal izango du, eta hiruhileko kalifikazioak eta diploma (hala badagokio) emango zaizkio ikasturte amaieran.

Agian zure interesekoak izan daitezkeen gauza gehiago

  • Ingeles komertzialean interesik duzu? Unibertsitate edo goi-mailako heziketa-ziklo titulua duten pertsonentzat Vital Fundazioak ematen duen beketako bat lor dezakezu.

Patronatua

Presidentea
Jon Urresti García

Presidenteordetzak
María Camino Morán Santos
Alberto Roth Azcárraga

Bokalak
José Antonio Abarca Cañadas
Gotzon Mirena Azkarraga Rodero
Joaquín Esteban Sánchez
Luis Ernesto García Ozaeta
Miguel Ángel Gómez de Arteche Ezquerra
Juan Enrique Martínez Ruiz
Antonia Herraiz Mallebrera
Esteban Ortiz de Urbina Díaz
Fernando Raposo Bande
Iñigo Recio Álvarez
María Covadonga Solaguren Santamaría
Adelina Uriarte Gonzalo-Bilbao