55 urtetik gora dituzu, eta beti nahi izan duzu hizkuntza bat ikasi? Ingelesez moldatu nahi duzu bidaiatzen duzunean? Vital Fundazioaren lankidetzaz gauzatzen dugun programa da+55 Hizkuntzak. Ingelesa, frantsesa, euskara eta alemana ikasteko hastapen ikastaroak dira, 55 urtetik gorako pertsonentzat.
+55 Hizkuntza-Ikastaroak
Zerotik abiatuta, Interneten nabigatzeko edo bidaiatzeko aukeratutako hizkuntzan moldatzeko aukera ematen dute ikastaro horiek, adibide batzuk aipatzearren. Edukiak nahiz eskola-erritmoa gure ikasleen beharretara egokitzen dira.
+55 hizkuntza ikastaroak otsailean hasi eta ekainera arte luzatuko dira, gutxi gorabehera 35 eskola orduko iraupenarekin. Izen-emateak urtarrilean irekitzen dira eta Vital Fundazioaren egoitzan egiten dira, Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24). Kontsulta ezazu informazio gehiago webgunean: https://www.fundacionvital.eus/idioma