Ingeles komertzialeko bekak

Unibertsitate edo Goi-mailako heziketa-ziklo titulua baduzu, Vital Fundazioaren beka-programaren parte izan zaitezke, gure lankidetza eta aholkularitza baititu.

Bi beka-modalitate daude: Atzerrian egonaldiak egiteko bekak eta Hobekuntza bekak.

Jarraian aurkeztuko dizkizugu!

Atzerrian egonaldiak egiteko bekak

Vital Fundazioak urtero beka kopuru bat eskaintzen du Britainia Handian eta Irlandan lan-egonaldiak edo ingeles-praktikak egiteko.

Vital Fundazioaren webgunean duzu beka hauei buruzko informazio gehiago.

Hobekuntza bekak

Idiomas Fundazioan ematen dugun ingeles tekniko eta komertziala hobetzeko ikastaroa egin ahal izateko bekak ere eskaintzen ditu Vital Fundazioak.

100 orduko ikastaroa da. Iraupena, berriz, ohiko ikasturte batena da, irailetik ekainera. Ordu eta erdiko eskola emango da, astean txandakako egun bitan, arratsaldez.

Vital Fundazioaren webgunean duzu informazio guztia.

Gurekin harremanetan jartzeko

Zalantzarik baduzu, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara artatuko zaitugu, bai gure bulegoetan (Egibide-Jesús Obrero eraikina, Estenaga Apezpikuaren kalea, 1), bai 945 25 76 66 telefonoan.