Ingelesa ikasi nahi duzu? Eman izena gure ikastaroetan

HIZKUNTZA FUNDAZIOAN INGELESA IKASTEA

Hizkuntza Fundazioak maila eta adin guztietarako ingeles-eskolak eskaintzen ditu, 7 urtetik aurrera, ikasleek beren ikasketak epe ertainean eta luzean programatu ahal izan ditzaten. Gure ingeles-mailen eta -ikastaroen sistema ikasle bakoitza gure zentroan bere adin eta mailarako baldintza onenetan sar dadin eta ingelesa ikasten egokiro has dadin edo jarrai dezan pentsatuta dago.

ESPERIENTZIA ETA PROFESIONALTASUNA

Gure zentroan, ingelesa mailaka ikas dezake eta bai jakintza orokorrak hobetzeko bai aurkezten den titulu ofizialak eskuratzeko helburuak lor ditzake. Hori bermatze aldera, honako hauek dauzkagu:

  • 50 urte hizkuntza irakasten
  • Irakasle gaituak
  • Esperientzia zabala
  • Instalazio moderno eta zabalak
  • Hezkuntza-eskakizunekin eta oraingo tituluekin bat datozen metodo eguneratuak

ESKOLEZ HARAINDI

Ingelesa ikasteaz gain, gure ikasleek behar duten aholku guztiak jasotzen dituzte gai hauei buruz:

  • Azterketa ofizialak
  • Ikastaroak
  • Atzerriko egonaldiak eta lanak

 

Era berean, gure zentroan dauden edozein unetan, beren espediente akademikoari buruzko informazio guztirako sarbidea daukate, Europako markoaren araberako mailen baliokidetza egokiarekin, tituluak eskuratu, lanak lortu edo beste ikastaro batzuetan izena ematerakoan erabaki zuzenak hartu ahal izan ditzaten.