Haurrentzako udako ingeles-ikastaroak | Explorers campusak

UDAKO “EXPLORERS” CAMPUSAK 6 URTETIK 12 URTERA ARTEKO HAURRENTZAT

ZER DA?

“Explorers” campusa ez da haurrentzako udako ingeles-ikastaro soila; campus honen helburua ingelesa modu atsegin eta dibertigarrian praktikatzea da, aldi berean Gasteizko lekuak eta jarduerak ezagutuz.

NOIZ?

Jarduera hau uztailean gauzatzen da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

NORENTZAT?

6 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat.

Ikasleak adin eta mailen arabera banatzen dira, ahalik eta talde homogeneoenetan, eta talde bakoitza irakasle-monitore baten ardurapean dago une oro.

ZER HARTZEN DU BARNE?

“Explorers” campusak honako hauek ditu:

  • Eskola-ordu 1 egunean, gure hizkuntza-institutuko instalazioetan, eta
  • 3 ordu kultura- eta jolas-jarduera, ingelesez.

 

Haurrentzako udako ingeles-ikastaroaren truke ordaindutako prezioan honako hauek sartzen dira: saio teorikoak eta eskainitako jarduera guztiak, asegurua, garraioa, material didaktikoa, “explorers” ekipamendua (kamisetak, txanoak eta motxilak) eta bertaratze-ziurtagiria.

Gainera, eguneko jarduerak amaitzen direnean haurrak hizkuntza-institutura lekualdatzeko aukera eskaintzen da, baita hiriko hainbat tokitan jasotzeko zenbait zona hautatutara eramateko ere.

IZEN-EMATEKO BIDELETALA

JARDUERAK

Besteak beste, jarduera hauek garatzen dira hilabete honetan:

  • Eskulan-lantegiak
  • Estadioko instalazioetarako bisitak astean behin edo birritan
  • Eusko Legebiltzarrerako bisita
  • Herritarren Babesaren instalazioetarako eta suhiltzaile-etxerako bisita
  • Bibat Museorako (kartak eta arkeologia), Arte Garaikideko Artium Museorako eta abarretarako bisita