Ingeles komertzialeko bekak

Hobekuntza bekak

Idiomas Fundazioan ematen dugun ingeles tekniko eta komertziala hobetzeko ikastaroa egin ahal izateko bekak eskaintzen ditu Vital Fundazioak.

100 orduko ikastaroa da. Iraupena, berriz, ohiko ikasturte batena da, irailetik ekainera. Ordu eta erdiko eskola emango da, astean txandakako egun bitan, arratsaldez.

Vital Fundazioaren webgunean duzu informazio guztia.

Gurekin harremanetan jartzeko

Zalantzarik baduzu, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara artatuko zaitugu, bai gure bulegoetan (Egibide-Jesús Obrero eraikina, Estenaga Apezpikuaren kalea, 1), bai 945 25 76 66 telefonoan.